kritika literarioa ipuin lizunak
Ipuin lizunak
Edurne Caballero
Ipuin lizunak Aitor Aranak idatzitako testuak dira.Aitor Legazpin jaio zen Gipuzkoan,1963-ko abenduak 21-ean.Aitor euskal idazlea da eta ekialdeko nafarrera aztertu du batez ere.Beste lan batzuk ere egin izan ditu adibidez Gaueko Ostadarra,historia lazgarria…
Testu hauen gaia sexua da baina sexua gauza nazkagarriekin nahasia,hildakoak…daudelako.1640-ekoa testu bat eta beste biak ere aspaldikoak direla esango nuke.Lehenengo testuan neskato eta mutiko batzuen istorioa kontatzen da mutilak nahi zuena eta ondoren aitak egiten duena.Bigarrenean “frankestein” istorio antzekoa kontatzen da baina sexua barne dela.Hirugarrenean bikote batzuena kontatzen da neskak sexua egingo dutela zin egiten dio eta mutilak neskaren hitza betetzen du.
Testu hauetako gaia sexua da.
Pertsonaiak gezurretakoak dira, irakurketa erraza da ez da korapilatsua ulertzeko erraza da. Hiztegia ulergarria da hitz errazak ditu. Nire iritzia da nazka pixka bat ematen duela irakurtzean baina ongi daude eta barreak egin ditut,istorioak gustatu zaizkit eta gomendatzen ditut barre asko egiteko.

Zabaldu
del.icio.us